SANTIAGOMENDIKO ATERPETXEA, ASTIGARRAGA:


Aterpetxeko erreserbak; 
E-mail: santiagomendi.aterpetxea@gmail.com
Telefonoa:678914503

Antzinako (XIII.mendeko) Santiago baselizaren ondoan dago, izen bereko mendiaren gailurrean, 298 metrotara. Astigarragako gune geografikoaren erdian, gutxi-gora-behera. Bere kokapen estrategikoak, hirigunetik 2,5km.tara eta Donostia, Errenteria, Hernani eta Oiartzun bezalako herrietatik 10 km baino gertuagora, 
eta baserritar kutsuko ingurua zabaltzen duen bakeak eta lasaitasunak, bai eta ingurune osoan hedatzen den ibarrez eta mendiz gozatzeko toki pribilegiatu bihurtzen dute.


2006an berritua dagoen eraikuntzak 308m2ko azalera du bi solairuetan banatuta, eta 35 pertsonentzako lekua du.
Kanpoaldean, halaber, picnic-erako 6 mahai eta iturria dituen zabalgunea du eta bertan, etnografi parkea kokatua dago.

Aterpetxe gisa, bereziki asteburuetan eta oporraldietan erabil liteke. Oso ekipamendu egokia da, kirol bilkurak, barnetegiak, ikastaroak, jardunaldiak eta abar egiteko, baina edozein jardueretarako aloka liteke, baita lagun-taldeek ere.

    
2013ko tarifak:
·         Aste buruetako prezioa, Ostiraletik Igandera:
430€.
.      Gau bat asteburuan:
250€
·         Aste eguneko prezioa: 150€.

.      7 egunetik gorako egonaldiak, asteguneko prezioa ezarriko da

Aterpetxea erabiltzeko jarraian zehazten den fidantzatako bat jarribeharko da.
·         150 euro ohiko egonaldiko.
.     300 euro sagardotegi garaiko egonaldiko.

Santiago bidea egiten ari diren erromesek lo egin dezakete aterpetxean 10 euroren truke. Horretarako antelazioz Begoña deitu behar dute 610 849 345. Aterpetxean sukaldea dago baina janaririk ez lukete, aterpetxearen ondoan (900m) Ermañako jatetxea dago.




Nola iritxi: Astigarrako kiroldegitik gora, seinalizatua dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario